Adin eta behar ezberdinetara egokitutako abentura ekintzak eskaintzen dizkizu Txindokiko Itzalak eta horien artean kokatzen da Mariren Zuhaiztia. Naturarekin interakzioan, zuhaitzen arnasketaz baliatuz, zuhaitzetik zuhaitzera, adaxkatik-adaxkara dibertsiorako aukera luzatzen dizu.
Zailtasun eta adin ezberdinetara egokitutako lau zirkuitu aurkituko dituzu. Etxeko txikienetik handienera, denek dute lekua Mariren Zuhaiztian. Ibilbide bakoitzak bestetik, pertsonai mitologiko ezberdinen izena du.Ezindu fisikoentzat bereziki egokitutako ibilbideak ere topatuko dituzu. Ikusi bideoa hemen..
|
|
SUGAAR (ezindu fisikoentzat egokitua): zirkuitu honetan 3 jolas eta tirolina bat aurkituko ditugu. |
| BASAJAUN (4 – 8 urte bitartekoentzat): zirkuitu hau 8 jolasez eta beste tirolina batez dago osatua. ADI!! Zuhaitz Parkeko gidariek lehen azalpena eman ondoren, haurrek heldu baten superbisioa behar du ibilbide guztian zehar. | |
| MIKELATS- ATARRRABI (7 – 12 urte bitartekoentzat): beste zirkuitu honek 9 jolas eta bere tirolina ditu. | |
![]() |
MARI ( 10 urtetik gorakoentzat): hau da denetan zirkuitutorik osoena edo beteena, 15 jolas eta 6 tirolina baititu. |
SEGURTASUNA
Bereziki garantzitsua da atal hau guretzat, Opako normatiboan sartzen den (comision espertife afnor-n.a199802) zenbakiarekin sailkatua dago eta urtero material eta parkeak inspekzio bereziak pasatzen ditu. Honez gain bertan lanean diharduten begiraleak bereziki prestatuak daude jarduera honetan gidari lanak egiteko.
Parkeko segurtasun neurriez gain, gidariek ziurtasun osoz gozatzeko arnes, polea, segurtasun sokak eta material berezia erabiltzen erakutsiko digute esperientziaz segurtasunez gozatzeko. Nahiz eta gidariak gertu izan zalantzak argitu eta laguntzeko hasi aurretik ikastaro txiki bat jasoko duzue.
TARIFAK
|
Zirkuitoak |
Adina |
Joko kop. |
Prezioa |
|
Sugaar |
Ezindu fisikoentzako egokitua |
3 joko + 1 tirolina |
|
|
Basajaun |
4-8 urte |
8 joko + 1 tirolina |
6,00 € |
|
Mikelats-Atarrabi |
7-12 urte |
9 joko + 1 tirolina |
9,00€ |
|
Mari |
10 urtetik gora |
15 joko + 6 tirolina |
16,00 € |
EGUTEGIA
Ekainaren 18tik irailaren 4ra egunero irekia.
Irailaren 4tik Urriaren 16ra larunbat eta igandetan irekia.
ORDUTEGIA
Informazio gunearen ordutegia: 10:30-14:30/ 15:30-19:00.
HARREMANETARAKO
Txindokiko Itzalak Larraitzen du bere harrera gunea. Bertan Txindokiko Itzalaren informazio guztia eskura dezakezu. Zuhaitz parkeko sarrera bertan izateaz gain, gidarien gaineko informazio guztia eskuratzeko aukera duzu.
TEL. 943 104 367 - 628 947 253
Aquesta adreça electrònica s'està protegint contra robots de correu brossa. Necessiteu que el JavaScript estigui habilitat per a mostrar-la
OHIKO GALDERAK
Galdera ohikoenei erantzunak gure ohiko galderen atalean







