txindoki edertasun osoz
Home Esperientzia gidatuak Zuhaitz parkea

Zuhaitz parkea

Adin eta behar ezberdinetara egokitutako abentura ekintzak eskaintzen dizkizu Txindokiko Itzalak eta horien artean kokatzen da Mariren Zuhaiztia. Naturarekin interakzioan, zuhaitzen arnasketaz baliatuz, zuhaitzetik zuhaitzera, adaxkatik-adaxkara dibertsiorako aukera luzatzen dizu.

zuhaitz_parke_bideoa

Zailtasun eta adin ezberdinetara egokitutako hiru zirkuitu aurkituko dituzu. Etxeko txikienetik handienera, denek dute lekua Mariren Zuhaiztian. Ibilbide bakoitzak bestetik, pertsonai mitologiko ezberdinen izena du.

 

z_ttikia_ikonoak
ZIRKUITU TXIKIA:
Zirkuitu hau 8 jolasez eta bi tirolinaz osatua dago.
Lurretik metro eta erdira daude jokoak eta ordubeteko denbora izaten da bertan ibiltzeko.
Derrigorrezkoa da zirkuituan zehar heldu batek laguntzea.
PREZIOA: 7 euro
z_ertaina_ikonoak
ZIRKUITU ERTAINA:
Beste zirkuitu honek 9 jolas eta bi tirolina dauzka.
Jokoak lurretik hiru eta bost metro artean daude. Zirkuituan bi itzuli emateko aukera dago.
PREZIOA: 11 euro (bi itzuli)

z_haundia_ikonoak


ZIRKUITU HANDIA:
Hau da denetan zirkuitutorik osoena edo beteena, 15 jolas eta 6 tirolina baititu.
Jokoak hiru eta zazpi arteko alturaren artean daude eta bertako sarrera hartu ez gero ertaina
eta zirkuito handia egiteko aukera duzu.
PREZIOA: 15 euro (zirkuitu ertaina eta handia)

 

 

zuhaitz_parkea_mapa

 

EGUTEGIA

Martxoaren 23tik ekainaren 24ra larunbata, igande eta jai egunetan irekia.
Aste Santuan irekia egongo da.
Ekainaren 25tik irailaren 9ra egunero irekia.
(Astelehenetan itxita jai eguna ez bada)
Irailaren 9tik Urriaren 27ra larunbata, igande eta jai egunetan irekia.

ORDUTEGIA

Informazio gunearen ordutegia: 10:30-14:00/ 15:30-19:30.

 

HARREMANETARAKO

Txindokiko Itzalak Larraitzen du bere harrera gunea. Bertan Txindokiko Itzalaren informazio guztia eskura dezakezu. Zuhaitz parkeko sarrera bertan izateaz gain, gidarien gaineko informazio guztia eskuratzeko aukera duzu.

TEL. 628 947 253 - 943 654 757

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

OHIKO GALDERAK

Galdera ohikoenei erantzunak gure ohiko galderen atalean

 

 

SEGURTASUNA

Bereziki garantzitsua da atal hau guretzat, Opako normatiboan sartzen den (comision espertife afnor-n.a199802) zenbakiarekin sailkatua dago eta urtero material eta parkeak inspekzio bereziak pasatzen ditu. Honez gain bertan lanean diharduten begiraleak bereziki prestatuak daude jarduera honetan gidari lanak egiteko.

Parkeko segurtasun neurriez gain, gidariek ziurtasun osoz gozatzeko arnes, polea, segurtasun sokak eta material berezia erabiltzen erakutsiko digute esperientziaz segurtasunez gozatzeko. Nahiz eta gidariak gertu izan zalantzak argitu eta laguntzeko hasi aurretik ikastaro txiki bat jasoko duzue.

 

erreserbak

Erreserbak

Egin zure erreserba hemen

Telefonoz ere egin dezakezu 628 947 253 telefonoan.