txindoki edertasun osoz
Home Esperientzia gidatuak Zuhaitz parkea

Zuhaitz parkea

Adin eta behar ezberdinetara  egokitutako abentura ekintzak eskaintzen dizkizu Txindokiko Itzalak eta horien artean kokatzen da Mariren Zuhaiztia. Naturarekin interakzioan, zuhaitzen arnasketaz baliatuz, zuhaitzetik zuhaitzera, adaxkatik-adaxkara dibertsiorako aukera luzatzen dizu.

zuhaitz_parke_bideoa

Zailtasun eta adin ezberdinetara egokitutako hiru zirkuitu aurkituko dituzu. Etxeko txikienetik handienera, denek dute lekua Mariren Zuhaiztian. Ibilbide bakoitzak bestetik, pertsonai mitologiko ezberdinen izena du.

 

z_ttikia_ikonoak

ZIRKUITU TXIKIA (4 – 8 urte bitartekoentzat): zirkuitu hau 8 jolasez eta bi tirolinaz osatua osatua dago.

Lurretik metro eta erdira daude jokoak
eta ordubeteko denbora izaten da bertan jolasten ibiltzeko.

Beharrezkoa da ziurkituan zehar heldu batek laguntzea.

z_ertaina_ikonoak

ZIRKUITU ERTAINA(8 – 10 urte bitartekoentzat): beste zirkuitu honek 9 jolas eta bi tirolina ditu.

jokoak lurretik hiru eta bost metro artean daude,eta bertan zirkuitoari bi itzuli emateko akera dago.

z_haundia_ikonoak


ZIRKUITU HANDIA( 10 urtetik gorakoentzat): hau da denetan zirkuitutorik osoena edo beteena, 15 jolas eta 6 tirolina baititu.

Jokoak hiru eta zazpi arteko alturaren artean daude eta bertako sarrera hartuz gerozirkuitu erataina eta  handia egiteko aukera duzu.

 

zuhaitz_parkea_mapa

SEGURTASUNA

Bereziki garantzitsua da atal hau guretzat, Opako normatiboan sartzen den (comision espertife afnor-n.a199802) zenbakiarekin sailkatua dago eta urtero material eta parkeak inspekzio bereziak pasatzen ditu. Honez gain bertan lanean diharduten begiraleak bereziki prestatuak daude jarduera honetan gidari lanak egiteko.

Parkeko segurtasun neurriez gain, gidariek ziurtasun osoz gozatzeko arnes, polea, segurtasun sokak eta material berezia erabiltzen erakutsiko digute esperientziaz segurtasunez gozatzeko. Nahiz eta gidariak gertu izan zalantzak argitu eta laguntzeko hasi aurretik ikastaro txiki bat jasoko duzue.

 

TARIFAK

Zirkuitoak

Adina

Joko kop.

Prezioa 

Txikia

4-8 urte

8 joko + 2 tirolina

6,00 €

Ertaina

8-10 urte

9 joko + 2 tirolina

10,00€

Handia

10 urtetik gora

15 joko + 6 tirolina

15,00 €

* Prezio guztiek BEZa gehitua dute.

EGUTEGIA

Martxoaren 31tik ekainaren 23ra  larunbata, igande eta jai egunetan irekia. Aste Santuan irekia egongo da.

Ekainaren 23tik irailaren 9ra egunero irekia.

(Astelehenetan itxita jai eguna ez bada.)

Irailaren 9tik Urriaren 28ra larunbat, igande eta jai egunetan  irekia.

ORDUTEGIA

Informazio gunearen ordutegia: 10:30-14:30/ 15:30-19:30.

 

HARREMANETARAKO

Txindokiko Itzalak Larraitzen du bere harrera gunea. Bertan Txindokiko Itzalaren informazio guztia eskura dezakezu.  Zuhaitz parkeko sarrera  bertan izateaz gain, gidarien gaineko informazio guztia eskuratzeko aukera duzu.

TEL. 943 104 367 - 628 947 253

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

OHIKO GALDERAK

Galdera ohikoenei erantzunak gure ohiko galderen atalean

 

erreserbak

Erreserbak

Egin zure erreserba hemen

Telefonoz ere egin dezakezu 628 947 253 telefonoan.