Ametsak errealitate bihurtzeko, bidea gogor jorratu behar da eta eskalada munduak badu horretan zer esanik. Gure senideekin nahi baino denbora gehiago pasatzeko astirik ez dugu garai hauetan, egunerokotasunetik at, familian eta haurrekin esperientzia berria bizitzeko aukera dugu honakoa.
Abenturazko kirol honek oreka, psikomotrizitatea, kontzentrazioa eta fisikoa garatzeko ezaugarriez gain, harremanetan eragiteko gaitasuna ere badu, konfiantza baita jarduera honen beste gakoetako bat.
Kirol honekin lehen kontaktua izateko aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu, segurtasuna bandera moduan hartuta. Ikastaro teoriko eta praktikoak eskaintzen dira. Zuen helburua eskalada mundura hurbiltzea bada, lehenik, eskalatzeko materiala, oinarrizko segurtasun neurriak, korapiloak, teknikak … ezagutuko ditugu. Aldiz, helburua kirol honetan sakontzea bada, teknika berri eta espezializatuak landuko ditugu gure esperientziadun gidekin.
Txindokiren magalean aukera ezberdinak daude eskalatzeko: Txindokiko-Larrunarri, zazpi Iturri eta inguruko herriek izan ditzaketen rokodromoak.



