txindoki edertasun osoz
Home Haur eta familiak Mendi ibilbideak

Mendi ibilbideak

Txindokiko Itzalak, Aralarko Natur Parkeko tontor, txoko eta altxorrez gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dizu. Familia eta haurrentzako, egunerokotasunetik kanpo, naturarekin kontaktuan, osasun eta harremanak uztartuz, aisiaz modu aktiboan gozatzeko beste aukera bat. Gure gidari esperientziadunez lagunduta, jende eta leku berriak ezagutzeko abagune ederra duzu honakoa.

Zure familiarentzat ibilbideak antolatzen ditugu. Bakoitzaren adin, gogo eta gaitasun mailaren arabera, egun erdiko, egun osoko, zein bi egun edo gehiagoko ibilbideak dituzu aukeratzeko.