Aurtengoan Txindokiko magalean dauden gaztentzat udaleku irekiak antolatu ditu Txindokiko Itzalak.
Kirolari bideratutako udalekuak izango dira eta zehazki aisia aktiboarekin lotutako jarduerak, horrela eskalada, zuhaitz parkea edota piraguismoa izango dira burutuko ditugun jarduerak.
Zortzi eta hamalau urte bitarteko gaztentzat bideratuak daude eta uztailean emango dira proiektu berri honen lehen pausoa.
Proiektu honek helburu bikoitza du, Abaltzisketa, Amezketa, Orendain , Baliarrain eta Altzoko haurren eta gazteei udarako eskaintza erakargarria eskaintzeaz gain herri hauen arteko harreman eta ezagutza handitzea ere izango baitu helburu.



