Familiartean egiteko ekintza ezin hobea. Guraso eta seme-alaben arteko harremana eta konfiantza lantzeko oso egokia. Abenturazko bizipen dibertigarri bat edukiz, pago eta haritz artean, euskal mitologiarekin hartu emana izateko aukera bikaina ematen du Mariren Zuhaiztiak. Adin eta behar guztietara egokitutako parkea da.
Segurtasun osoz, psikomotrizitatea garatuko dugu, zuhaitzekin ohikoa ez den erlazio bat mantenduz. Parkeko aktibitatea egin ondoren, etxetik eramandako janaria jateko aukera bikaina dago parkean bertan dauden mahaietan edota inguruko belardietan, eta nahi izan ezkero jatetxe-tabernak ere badira Larraitzen. Zubi nepaldarrak, tirolinak eta kulunkak aurkituko ditugu bertan.Zailtasun ezberdinetako zirkuituak daude eta bakoitzak pertsonai mitologiko baten izena du:
![]() |
ZIRKUITU TXIKIA (4 – 8 urte bitartekoentzat): zirkuitu hau 8 jolasez eta bi tirolinaz osatua dago. Lurretik metro eta erdira daude jokoak eta ordubeteko denbora izaten da bertan ibiltzeko. Derrigorrezkoa da zirkuituan zehar heldu batek laguntzea. |
![]() |
ZIRKUITU ERTAINA (8 – 10 urte bitartekoentzat): beste zirkuitu honek 9 jolas eta bi tirolina dauzka. Jokoak lurretik hiru eta bost metro artean daude. Zirkuituan bi itzuli emateko aukera dago. |
![]() |
ZIRKUITU HANDIA ( 10 urtetik gorakoentzat): hau da denetan zirkuitutorik osoena edo beteena, 15 jolas eta 6 tirolina baititu. Jokoak hiru eta zazpi arteko alturaren artean daude eta bertako sarrera hartu ez gero ertaina |
EGUTEGIA
Martxoaren 31tik ekainaren 23ra larunbata, igandetan eta jai egunetan irekia. Aste Santuan irekia egongo da.
Ekainaren 23tik irailaren 9ra egunero irekia.
(Astelehentan itxita jai eguna ez bada.)
Irailaren 9tik Urriaren 28ra larunbat, igandetan irekia eta jai egunetan irekia.
Joan baino lehen libre izango ote den ikusi eta erreserba egitea komenigarria da.








