Bizitza bat eta bakarra daukagu, bere osoan bizi nahi duguna. Bizitza konpartitzen dugu guru ingurukoekin, lanbide, ikaskide, senide eta lagunekin. Kulutr-kabi abegikorren bizi gara, naturgune oparoan.....
Bizibiziki garapen lokala, turismo aktiboa, kultura eta ingurua uztartuz lan egiten duen enpresa da. Elementu guztien interakzioak ahalbidetzen baitu gure lanaren gakoa.
Lantzen ditugun proiektu guztien oinarrian garapen lokala kokatzen dugu, proiektu bakoitza bere inguru eta kulturara egokitzea ezinbesteko delako guretzako, proiektua berak, arrakasta izango badu. Azkenik turismo aktiborako proposamenak garatzen ditugu aurreko helburuak bete ahal izateko.
Ingurumenarekin eta lurraldearekin erlazionatuta dauden proiektu desberdinak garatzen dituen ekintza-alor anitzeko talde tekniko batek osatzen du enpresa hau eta lan esparrua sentsibiliziotik lurralde kartografiaraino hedatzen da, proiektu teknikoak ere jorratuz.Arestian aipatutakoa oinarri hartuz aisia aktiborako zerbitzuak ematen dizkiegu erakunde enpresa eta taldeei, esperientzia asegarriak programatzen ditugu natura, kultura eta abentura uztartuz eta pakete osoak edo banakako ekintzak antolatzen ditugu.
BIZIBIZIKI oinarri hartuz TXINDOKIKO ITZALA proiektua jaio da, larraitzeko zuhaitz parkearekin hasiera eman bazitzaion ere pixkanaka garatuz eta osatuz joan den proiektu zabala bezain integrala da. Ekintza anitz eskeintzen dituena, naturarekin eta abentura uztartuz herri garapenean eragiteko.
Eragin hau esparru askok osatuko luke guretzat, aisialdiaren kudeaketa osasungarria bermatuz, natura eta kulturaren ezagutza bultzatuz, hezkuntza eta ongizate soziala uztartuz, aukera berriak garatuz, lanpostu berriak sortuz, formakuntza egokia bermatuz eta kalitatea ziurtatuz.

Nor gara

