txindoki edertasun osoz
Home Ikastetxe eta taldeak Eskalada

Eskalada

Ametsak errealitate bihurtzeko, bidea gogor jorratu behar da eta eskalada munduak badu horretan zer esanik. Abenturako kirol honek oreka, psikomotrizitatea, kontzentrazioa eta fisikoa garatzeko ezaugarriak ditu.

Kirol honekin lehen kontaktua izateko aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu, segurtasuna bandera moduan hartuta. Ikastaro teoriko eta praktikoak eskaintzen dira. Taldearen helburua eskalada mundura hurbiltzea bada, lehenik, eskalatzeko materiala, oinarrizko segurtasun neurriak, korapiloak, teknikak ... ezagutuko ditugu.

Taldearen helburua kirol honetan sakontzea bada, teknika berri eta espezializatuak landuko ditugu gure esperientziadun gidekin.

eskalada_taldeak

Txindokiren magalean aukera ezberdinak daude eskalatzeko: Txindokiko arista, 7 Iturri eta inguruko herriek izan ditzaketen rokodromoak.

 

Ezagutu eskalada

Bertako gidariek jarduera hau proposatzen dizue taldean egun eder bat pasa eta naturaz eta eskaladaz gozatzeko.

Gehiago jakin Ezagutu eskalada