txindoki edertasun osoz
Home Ikastetxe eta taldeak Jarduera konbinatuak

Jarduera konbinatuak

Txango edo aktibitate ezberdinak ditugu eskuragai norberaren apeten edo ahalmenaren arabera. Honetaz gain, ustekabeko gertaeren bat izan ezkero ( eguraldia …), jakin ordezko ekintzak ditugula prestatuta.

Txindokiko Itzalak honako pakete-eskaintza aurkezten dizu:

 

 

Ibilbide irisgarria eta zuhaitz parkea

Abaltzisketatik Larraitzera oinez joango gara, ibilbidean zehar topatuko ditugun panel informatzaileen bidez inguruko animaliak, landaretza eta mendiak ezagutuz, zuhaitz parkean amaitzeko. Abaltzisketatik Larraitzerako bidea ezinduentzako egokitua dago eta oso egokia da haur txikientzat ere. (Txango hau egun erdikoa da.)

Gehiago jakin Ibilbide irisgarria eta zuhaitz parkea

Mendi ibilbidea eta zuhaitz parkea

Hiru edo lau ordu inguruko mendi itzuliaren ondoren zuhaitz parkean amaituko dugu eguna. Mendi irteera ( Txindoki igo, Amezketatik Larraitzera …), haurren adina eta kopuruaren arabera zehaztuko da. Mendi itzulia ez da ezindu guztiei zuzendutako txangoa, ezintasun mailaren araberakoa izango da. Txango honek egun osoko iraupena du.

Gehiago jakin Mendi ibilbidea eta zuhaitz parkea

Mendi ibilbidea eta eskalada

Egun erdiko edo egun osoko txangoa, talde kopuruaren arabera. Goizean Larraitzetik edo Amezketatik litzateke irteera. Ordubeteko ibilbidearen ostean eskalatzeko tokira iritsiko ginateke. Bertan, materialaren aurkezpena eta eskalada munduan lehen pausoak emateko aukera izango genuke. Bi ibilbide desberdin egiteko aukera dago, talde edo ikastetxeen behar edo naien arabera.

Gehiago jakin Mendi ibilbidea eta eskalada

Mendi ibilbidea eta artzainei bisita gidatuak

Txindokiko Itzalak Aralarreko artzainen bizi eredua ezagutzeko aukera ematen digu. Goizean Larraitzetik irten eta bi orduko ibilbidea egin ostean artzainak nola bizi eta lan egiten duten erakutsiko digute, esnea nola jaisten den, Aralarreko larre eta gaztak nola sortu eta garatzen diren arte.

Gehiago jakin Mendi ibilbidea eta artzainei bisita gidatuak

Mendi ibilbidea, artzainei bisita eta zuhaitz parkea

Txindokiko Itzalak Aralarreko artzainen bizi eredua ezagutzeko aukera eta abenturazko jarduera bat egiteko bizipena proposatzen dizugu,egun batean Aralar ezagutu eta Mariren zuhaitz parkean egunari amaiera emateko plan ezin hobea. Goizean Larraitzetik irten eta bi orduko ibilbidea egin ostean artzainak nola bizi diren ikusi ostean Larraitzera jaitsi eta zuhaitz parkean egunari amaiera emango diogu.

Gehiago jakin Mendi ibilbidea, artzainei bisita eta zuhaitz parkea

Aterpean gaua pasa eta jarduera bat

Txindokiko Itzalean lo egin eta jarduera bat egiteko bizipenarekin, aste bukaera berezia pasako dezue. Egitarau hau talde eta guraso elkarteei zuzendua dago.

Gehiago jakin Aterpean gaua pasa eta jarduera bat

erreserbak

Erreserbak

Egin zure erreserba hemen

Telefonoz ere egin dezakezu 628 947 253 telefonoan.