txindoki edertasun osoz
Home Ikastetxe eta taldeak Mendi ibilbideak

Mendi ibilbideak

Txindokiko Itzalak, Aralarko Natur Parkeko tontor, txoko eta altxorrez gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dizu. Ikasgela, enpresa, hau da, egunerokotasunetik kanpo, naturarekin kontaktuan, gazte eta ez hain gazteen hezkuntza eta dibertsioa uztartuko dugu.

mendi_ibilbide_taldeak

Txindokiko itzalak ikastetxe eta taldeentzako ibilbide hauek gomendatzen dizkizue:

Gure gidari esperientziadunez lagunduta, jende eta leku berriak ezagutzeko abagune ederra duzu honakoa. Talde eta ikastetxeentzat ibilbideak antolatzen ditugu. Bakoitzaren adin, gogo eta gaitasun mailaren arabera, egun erdiko, egun osoko, zein bi egun edo gehiagoko ibilbideak dituzu aukeratzeko.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.

 

Egun erdiko mendi ibilbideak taldean

Gure gidariak lagun,  egun erdiko mendi ibilbidea esakintzen dizu Txindokiko Itzalak Aralarreko txoko ezezagunak ezagutzeko.

Gehiago jakin Egun erdiko mendi ibilbideak taldean

Egun osoko mendi ibilbideak

Mendi irteera hauek egun osokoak dira eta inguruko mendi eta parajeak ezagutzeaz  gain Aralarreko artzainen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera ematen digu.

Aralarreko parke naturalaren txoko zoragarriak daude zure zain!

Gehiago jakin Egun osoko mendi ibilbideak

Bi egun edo gehiagoko mendi ibilbideak

Bi egun jarraian edo gehiago, Aralar mutur batetik bestera zeharkatu eta ezagutu nahi baduzu gidariak prest dauzkazu Aralar  ezagutarazteko.

Taldean egun batzuk pasatzeko aukera paregabea momentu oro naturarekin harreman osoz, bi egunetako irteera hauek aterpe edo kanpinetan lo egiteko aukera ematen digu.

Gehiago jakin Bi egun edo gehiagoko mendi ibilbideak