txindoki edertasun osoz
Home Txindokiko itzalean

Txindokiko itzala

Atal honek Txindokiko Itzalean, ingurune paregabean  burutu daitezkeen ekintza unitate ezberdinen erakuts leku izatea du helburu. Horrez gain baita berau osatzen duten herrien informazio ezberdina zuei eskaintzea ere.

Aisia, natura, kirola eta kultura uztartuz jarduera eta esperientzia bizi eta aberats-garriak eskaintzen dizkizu txindokiko Itzalak.

txindoki

Txindoki mendiaren magalean kokaturik eta naturak bertan eskaintzen dizkigun baliabideez gozatuz bizitza urbanotik haratago bizimodu aktiborako aukera paregabea da.

Garapen lokala eta balore propioetan oinarritutako gune bezala ulertuta bertako herrien onuran eragitea du helburu.

Aisia ulertzeko modu ezberdinak ezagunak badira  ere, Txindokiko Itzalak beste aukera bat izan nahi du Natura eta Kulturarekin elkar harremanean , dibertsio eta abenturaz bizi eta sentitzeko parada ase ezina. Bizitza egunero bizi eta gozatu behar dugula gogoraraziko digun esperientzi gune asegabea.