txindoki edertasun osoz
Home Txindokiko itzalean Eskalada gunea

Eskalada

Txindokiko itzalean eskaladaz gozatzeko aukera ezin hobea duzu, aisi aktiboaz bizitzeko beste esperientzia zoragarri bat. Inguruak adin, zailtasun eta gogo ezberdinetarako eskaintza aukera luzatzen dizu. kareharria lagun, naturarekin harremanetan gailurrak ikutzearen jarduera osasungarriak.

eskalada_txindokiko_itzalean

Aipatzekoak dira: Zazpi Iturri, Txindokiko Arista edota inguruko herriek izan ditzaketen rokodromo eskaintza berezia.

Abentura honetan gozatu nahi baduzu, Txindokiko Itzalak helburu zehatzei loturiko eskalada eskaintza ezberdinak eskaintzen dizkizu.

 

Zazpi iturri

Zazpi iturriko eskalada gunea eskalada munduarekin lehen kontaktua izateko espazio ezin hobea da. Hori dela eta bertan antolatzen ditugu Txindokiko Itzaleko zenbait ikastaro.

Gehiago jakin Zazpi iturri

Txindoki-Larrunarri

Txindokiren hegoaldean eskalada

Gehiago jakin Txindoki-Larrunarri

Rokodromoak

Inguruko herriek Rokodromoak ere eskaintzen dituzte. Gaur egunean Altzoko Frontoian topa dezakegu eta oso aproposa da hasi berri eta gazteentzat.

 

Gehiago jakin Rokodromoak