txindoki edertasun osoz
Home Txindokiko itzalean Kirol probak

Kirol probak

Txindokik badu zerbait erakargarria kirolarientzat, izan ere, erronka, desafio eta bestelako frogen helmuga izan da sarritan, urtetan zehar proba desberdinak egin izan ohi dira;

gero eta izen gehiago hartzen ari diren txindoki bertikala  edo ehunmilak  bezelakoak,aipatu behar ere txindokiren inguruan egon diren erronka edo kirol apustuak.

 

Txindoki bertikala

Ekainean ospatzen den mendi lasterketa dugu hau, Larrunarri elkarteak antolaturik Txindokiko I!. igoera bertikala burutuko da. Lasterketa hau Lasterketa Bertikalen Euskadiko Koparen barruan kokatzen da, Txindokikoaz gain, Xoxote, Anboto eta Uharte-Arakil-Beraingo igoera bertikalek osatzen dute.

Gehiago jakin Txindoki bertikala

Ehun milak

Lasterketa bere osotasunean Euskal Herritik igaroko da, zehazki  Gipuzkoako lurralde historikotik, eta mendiz zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak.

Gehiago jakin Ehun milak

Kirol apustuak

Txindokiko gailurrera begira begi asko egoten dira horrelako kirol apustuak egiten direnean. Patxi Caminosek egin zuen azken erronka eta egun gogor bat igaro ondoren 12 aldiz igotzea lortu zuen 24 ordutan.

Gehiago jakin Kirol apustuak