Aisia aktiboaz gozatzeko aukeraz gain ezagutu beharreko leku interesgarriak aurkitu ditzakezue, kultur, aisia eta kirolaz disfrtutatzeko.
Ikasgelatik kanpo zenbait ezagutza bizitzeko aukera eskaintzen dizkizu inguruak. Gazta egiten ikasten dugun bitartean baserriko bizitzaren berri ezagutu dezakegu eta baita inguruetan aurki daitezkeen abere eta animali ezberdinen berri ere. ( Aralarko parke naturalean aurki ditzakezun hegaztiak esaterako.)
Txindokiko itzalak, naturarekin kontaktuan Euskal Herriko historiaz zerbait gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen dizu, pertsonai mitologikoez gain, Aralarko parte Naturalean auki ditzakegun antzinako arkitektura arkeologiko bereziak direla eta. Zehazki, gaur egun 30 dolmen, 15 tomulo, 7 monolito, 2 cromlechs eta 13 kobazulo aurki ditzakegu.
kulturi dagokionean, inguruko herriek biltzen diztuzten arkitektura esanguratsuez gain ( Abaltzisketako ekizak esaterako) , ahozko kulturaren aintzindarietako bati buruz zerbait gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen digu Amezketak. Fernando Amezketarrari buruzko zerbait gehiago ezagutzeko aukera izango baitugu.
Herria ezagun Fermandok egin zuen Amezketaren kasuan eta Miguel Joakin Eleizegi Altzori dagokionean. Bere izenez gure artean oso ezagun ez bada ere Altzo Euskal Herritik haratago ezagutarazi zuen. 2metro eta 42 zentimetro neurtzeagatik izan zen ezaguna. bera baita Altzoko erraldoia.
Aipatutakoaz gain Txindokiko Itzalak ikastetxe eta taldeentzat leku interesgarri eta aipagarri gehiago ere baditu ( eguraldi txarrerako frontoi edota leku estaliak) eta hauen berri jakin nahi baguzue jarri gurekin harremanetan.



