txindoki edertasun osoz
Home Txindokiko itzalean Mendi ibilbideak

Mendi ibilbideak

Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi lautada da,  eta kareharriz osatua dagoenez , elementu horri loturiko leize, haitzulo eta lurrazpiko errekak jasotzen ditu. 10.971 hektareako azalera du, eta honen laurdena pagadiz estalia dago. Beraz, Natur-ondarearen benetako harribitxia.

Kareharri eta pagadiekin batera, zelaien garrantzia ere aipagarria da, milaka urteetan abereen bazkaleku izan baitira. Paraje hauek eskainitako baliabideak anitzak izateagatik, beste jarduera batzuk ere garatuko dira.

Ekonomi jardueraz gain aisi jardueretarako leku zoragarria da eta mendi ibilbideez gozatzeko ezin hobea.

Horrela, txindokiko Itzalak, Aralar Parke Naturaleko tontor, txoko eta bazterrez gozatzeko aukera polita eskaintzen dizu.Gure gidariek lagunduta, jende eta leku berriak ezagutzeko abagune ederra duzu honakoa.


AMEZKETAKO IBILBIDEAK (pdfa deskargatu)

  • Garagartza bidea. SL Gi2002. Sam Martin- Garagartza- San Martin
  • Meatze bidea. SL Gi2006. Sam martin- Beratzeaga- Ametzaga
  • Txindoki ibilbidea. PR Gi 2005. San martin- larraitz- Egural- mugitza- sam Martin
  • Zarateko bira. PR- Gi 2007.Bedaio-zarateko lepoa- Urreako Haitza- bedaio.( zarateko bira)