ABENTURA PARKERIK HOBERENA
TXINDOKIKO MAGALEAN
Txindokiko Itzalean denontzat diseinatutako zirkuitoak ditugu, maila, adin, altuera eta bakoitzaren abileziara egokitutako ibilbideak diseinatu ditugu familia osoarekin edo lagun artean abenturaz disfrutatu dezazuen.
ZIRKUITUAK
Parkea 2 zirkuituz osatua dago. Zein da zure aukera?
Zirkuitu Txikia
|
ADINA/ALTUERA: 3tik 8 urtera / 1.35m arte |
IRAUPENA: 1.30h |
AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK: Zirkuitu hau, 8 jolas eta 2 tirolinaz osatua dago. Jokuak, lurretik 1,5m-ra daude gehienez. |
Oharra: Heldu baten konpainia (laguntza) beharrezkoa da. |
Zirkuitu Osoa
|
||
ADINA/ALTUERA: +1.35m-tik gora. 9 urtetik beherakoak heldu batez (batek) lagunduta (Parkeko sarreran neurtuko zaizue). |
||
IRAUPENA: 1.30h |
||
AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK: ERTAINA: Altuera ertaineko zirkuitutik hasiko gara, bertan, 3m eta 5m arteko altueran, erronkak eta oztopoak aurkituko dituzue. Hasiberriak diren helduentzat eta trebezia duten gazte eta haurrentzat diseinaturik dago. Zirkuitu honetan, 10 jolas eta 4 tirolina aukituko dituzue. HANDIA: Lehendabizikoa eginda, maila handiagoko zirkuitura joango gara. Altuera eta zailtasuna handitzen da, 15 joku eta 6 tirolina igaro beharko dituzue eta guztia 5m-tik 8m-rako altueran. |
||
Oharra: Monitore bat egongo da zuekin laguntzeko. |
||
ZUHAIZTIA |
Probarako ibilbidea |
DERRIGORREZKOA: |
Edozein zirkuitu hasi baino lehen, derrigorrezkoa izango da materiala erabiltzeko ikastaroa egitea segurtasun arauak ezagutzeko. 15minutuko iraupena du eta bertan segurtasun-arauak eta parkearen erabilera baldintzak azalduko dira. Parte-hartzaileak zirkuitu hau gainditu ondoren, zuhaitzetan abentura hasteko prest egongo dira. (Ezin da hau egitera bakarrik etorri) |
DOAN |
BEZa barne
Gogoratu abentura parkean ibiltzeko gomendagarria dela arropa erosoaz gain oinetako erosoak ere janztea.
Prezioaren barne: jarduerarako beharrezko materiala, gidari espezializatua eta Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
Haur, gazte zein helduentzat prestatutako Abentura Parkea duzue Txindokiko Itzala. Goiz edo arratsalde pasa egiteko aukera ezin hobea, erronkaz beteriko ekintza da, bakoitzaren abilezia eta oreka gaitasunak erakusteko modu paregabea. Eta ea nor den gai proposatzen dizkizuegun ibilbideak igarotzeko! Eta Txindokiko Itzalean denontzat diseinatutako zirkuitoak ditugu familia osoak abenturaz disfrutatu dezan. Gurasoak ere animatu zaitezte!
FAMILIA UGARIAK%10eko deskontua edukiko duzue sarrerako familia ugariko txartela aurkeztuta eta erreserba online egiteko KODE BEREZIA izango duzue (jarri gurekin harremaneta) |
TALDEAK / FAMILIAK+14 pertsonatik gorako taldean etorri nahi baduzue, kontsultatu zuentzat ditugun tarifa bereziak |